martes, 28 de abril de 2015

Gaurko klasean programazioen aurkezpenak egin dituzte hainbat taldek. Leire Martin eta Leire Paternain ez dira etorri eta Jaione eta Haritzek lan modularraren aurkezpenerako Power Pointa egiteari ekin diogu.

lunes, 20 de abril de 2015

Gaurko saioan gelako programazioen aurkezpenak egiten hasi gara. Hala ere, guk bihar aurkeztu behar dugu, eta daukagun denbora tarte hau horretarako erabiltzen ari gara. Bihar arte!

2015-04-14

Gaurko saioan "Berrikuntzak hezkuntzan" izenburupean aurkezpena egin dugu. Gaia nahiko trinkoa eta pisutsua zenez, zaila egin zaigu aurkezpena guk nahi bezala egitea, baina gustura geratu gara egindako lanarkin.

lunes, 13 de abril de 2015

Aste santuetatik bueltan nahiko lan izan dugu geure buruarekin ere. Hala ere, ahozko aurkezpena biharko egunera atzeratu dugunez, programazioa egiten jarraitu dugu. Ez zaigu asko falta bukatzeko, baina oraindik bukatzeko daukagu. Ea ahal bezain proto bukatu dugula idatz dezakegun. Bihar arte, Bonaparte!