jueves, 7 de mayo de 2015

Iritsi da gure blogari agur esateko garaia. Ondo irakurri duzuen moduan, hau izango da gure blogaren azken sarrera. Azken sarrera honetan, didaktika ikasgaiari buruzko hausnarketa txiki bat idatziko dugu.

Gelategiko geletan hasi genituen didaktika orokorreko saioak. Hasieran, urduritasuna zen nabari. Izan ere, ez genekien ikasgai honen nondiknorakoa. Ez geneukan garbi didaktika orokorra zer izango zen. Egunak aurrera joan ahala, aurrez genituen zalantzak argitzen joan ziren eta modu argiago baten hasi ginen ikusten ikasgai hau.
Lehenengo gelategiko saio teorikoetan, hainbat gauza landu genituen, hala nola, hezkuntzaren ibilbide historikoa, curriculum motak…
Ondoren, klase praktikoekin hasi ginen. Bertan, Curriculuma zehaztasunez lantzen hasi ginen. Horretarako, txikitako hainbat material didaktiko, hala nola, fitxa, jostailu… eraman genituen. Curriculumarekin amaitu ondoren, programazioa lantzen hasi ginen. Nahiz eta hasieran oztopo batzuk aurkitu programazioa egiterako garaian, oztopo horiei aurre egitea lortu genuen.
 Programazioa egiteko, irakasleak e-gelara igotako materialaz baliatu ginen.
 Programazioa egiten ari ginen bitartean, taldekide guztiok aurkezpen batzuk egin genituen. Aurkezpen horiek baliagarriak izan zitzaizkigun programazioa egiterako garaian.
Azkenik, talde bakoitzak programazioa aurkeztu genuen.
Amaiatzeko esan, bloga, baliabide egokia iruditu zaigula lanerako.

 Hauxe izan da gure blogeko azkeneko sarrera.

Orain arte egin ditugunak gustatuko eta baliagarriak izango zaizkizuelakoan gaude,

 Agur bero bat.

 Mujika, Haritz
Paternain, Leire
Martin, Leire
Zubeldia, Jaione