Iritsi da gure blogari agur esateko garaia. Ondo irakurri duzuen moduan, hau izango da gure blogaren azken sarrera. Azken sarrera honetan, didaktika ikasgaiari buruzko hausnarketa txiki bat idatziko dugu.
Gelategiko geletan hasi genituen didaktika orokorreko saioak. Hasieran, urduritasuna zen nabari. Izan ere, ez genekien ikasgai honen nondiknorakoa. Ez geneukan garbi didaktika orokorra zer izango zen. Egunak aurrera joan ahala, aurrez genituen zalantzak argitzen joan ziren eta modu argiago baten hasi ginen ikusten ikasgai hau.
Lehenengo gelategiko saio teorikoetan, hainbat gauza landu genituen, hala nola, hezkuntzaren ibilbide historikoa, curriculum motak…
Ondoren, klase praktikoekin hasi ginen. Bertan, Curriculuma zehaztasunez lantzen hasi ginen. Horretarako, txikitako hainbat material didaktiko, hala nola, fitxa, jostailu… eraman genituen. Curriculumarekin amaitu ondoren, programazioa lantzen hasi ginen. Nahiz eta hasieran oztopo batzuk aurkitu programazioa egiterako garaian, oztopo horiei aurre egitea lortu genuen.
Programazioa egiteko, irakasleak e-gelara igotako materialaz baliatu ginen.
Programazioa egiten ari ginen bitartean, taldekide guztiok aurkezpen batzuk egin genituen.
Aurkezpen horiek baliagarriak izan zitzaizkigun programazioa egiterako garaian.
Azkenik, talde bakoitzak programazioa aurkeztu genuen.
Amaiatzeko esan, bloga, baliabide egokia iruditu zaigula lanerako.
Hauxe izan da gure blogeko azkeneko sarrera.
Orain arte egin ditugunak gustatuko eta baliagarriak izango zaizkizuelakoan gaude,
Agur bero bat.
Mujika, Haritz
Paternain, Leire
Martin, Leire
Zubeldia, Jaione
jueves, 7 de mayo de 2015
martes, 28 de abril de 2015
jueves, 23 de abril de 2015
lunes, 20 de abril de 2015
2015-04-14
Gaurko saioan "Berrikuntzak hezkuntzan" izenburupean aurkezpena egin dugu.
Gaia nahiko trinkoa eta pisutsua zenez, zaila egin zaigu aurkezpena guk nahi bezala egitea, baina gustura geratu gara egindako lanarkin.
lunes, 13 de abril de 2015
Aste santuetatik bueltan nahiko lan izan dugu geure buruarekin ere. Hala ere, ahozko aurkezpena biharko egunera atzeratu dugunez, programazioa egiten jarraitu dugu.
Ez zaigu asko falta bukatzeko, baina oraindik bukatzeko daukagu. Ea ahal bezain proto bukatu dugula idatz dezakegun.
Bihar arte, Bonaparte!
martes, 31 de marzo de 2015
Kaixo lagunok!
Aspaldiko partez hemen gatoz. Aurreko astea lan modularra egiteko erabili genuen.
Astelehenean, dudak galdetzeko aprobetxatu genuen eta astearteko klasea berriz, lan modularreko azken ukituak egiteko erabili genuen.
Atzo berriz, aurkezpenekin jarraitu genuen. Atzo bi taldek egin zituzten aurkezpenak.
Hurren arte!
martes, 17 de marzo de 2015
sábado, 14 de marzo de 2015
martes, 10 de marzo de 2015
Otsailaren 23an, gure haur hzkuntzako objetu eta materialak curriculum dekretuaren barnean kokatu genituen. Gure txikitako jarduerak curriculum dekretuan nola isaltzen ziren alderatu genuen. Haur Hezkuntzako Curriculum Dekretua txostena irakurri eta bakoitzak bere objetuarekin zer lantzen zen ikertzen hasi zen.
martes, 10 de febrero de 2015
HAUR HEZKUNTZAKO OBJEKTUAK
Klase honetarako, bakoitzak haur hezkuntzako materiala edo objeturen bat ekarri dugu. Bertan, materiala edo obejetuak partekatu ditugu eta hauetaz oroitzen duguna elkar jarri dugu.
Klase honetarako, bakoitzak haur hezkuntzako materiala edo objeturen bat ekarri dugu. Bertan, materiala edo obejetuak partekatu ditugu eta hauetaz oroitzen duguna elkar jarri dugu.
Jaionek animalien dominoa ekarri du. Haur hezkuntzan animalien izenak ikasteko erabiltzen zuten. Irakasleak klasearen erdian dominoko fitxak jartzen zituen, ikasle bakoitzak fitxa bat har zezan. "Ondoren, guztiok korro bat osatzen genuen eta irakaslea domino jokoari hasiera emango zion fitxa erdian jartzen zuen". Behin irakasleak hasiera emanda, ikasle bakoitzak bere fitxaren parekidea zena azaltzen zenean, berea jartzen zuen. Era horretan, domino guztiak osatu arte. Jolas honen bidez animalien izenak ikasten zituzten ikasleak.
Haritzek plastilina ekarri du. Mahai baten inguruan bakoitzak bere plastilina zatia hartu eta ia beti txurro formako irudiak osatzen zituzten. Txurro luzeena egitea izaten zen beraien helburua. Askotan, kolore ezberdinetako plastilinak elkarrekin nahasten zituzten, kolore berriak lortu asmoz.
Leirek haur hezkuntzako fitxak ekarri ditu. Ikasleek fitxak bete behar izaten zituzten irakaslearen argibideei jarraiki. Hau da, irakasleak margotzen zuen erara margotu behar izaten zuen ikasleak. Lan hauek bakarkakoak izaten ziren. Kurtso bukaeran bakoitzak bere fitxak karpeta batean sartu eta etxera eramaten zituen.
martes, 3 de febrero de 2015
HAUR HEZKUNTZAKO NORBERE IKAS MATERIALA
Gaurko saioan gure haurtzarora egin dugu salto. Haur Hezkuntzan erabiltzen genituen hainbat material didaktikoen argazkiak ekarri ditu irakasleak gelara eta hauen inguruko gogoeta bat egin behar izan dugu.
Munduko bola, abakoa, idazketa liburuxka eta regletak ekarri dizkigu eta hauen inguruan genituen oroitzapenak partekatu ditugu denon artean.
Munduko bola: Honelako munduko bola hainbat arlo lantzeko erabiltzen genituen. Hala nola, kolore ezberdinak bereizteko. Adibidez, kolore urdinak ura irudikatzen du (itsasoak, ibaiak...). Bestelako koloreak herrialdeak bereizteko balio dute. Honekin lantzen den beste arlo garrantzitsu bat grabitatea zen. Esate baterako, objetuak zergatik erortzen diren eta munduko edozein lekutan egonda zergatik ez garen erortzen gu.
Idazketa liburuxka: Rubio koadernotxo hauek idazkera eta motrizitate fina lantzeko balio dute. Batzuentzako aspergarria zen ariketa, besteentzako dibertigarria.
Regletak: Eragiketak egiteko, koloreak bereizteko, eraikuntza jolasak egiteko etab. erabiltzen genituen makiltxo hauek.
Abakoa: Eragiketak egiteko kalkuladora bezala erabiltzen genuen. Baita koloreak ikasteko ere. Ez zitzaigun batere gustatzen, izan ere, ez genekien ondo erabiltzen. Zenbakiak ikasteko ere erabiltzen genuen.
martes, 27 de enero de 2015
Kaixo lagunok!
Hau didaktika orokorra ikasgaiko bloga da.
Talde hau osatzen dugunok Leire Martin, Leire Paternain, Haritz Mujika eta Jaione Zubeldia gara.
Blog honetan, didaktikari buruzko hainbat informazio, jarduera, ideia... aurkituko dituzue.
Denbora pasa ahala geroz eta hobeak izatea espero duguna.
Ongi etorri didaktikaren mundura!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
