martes, 10 de febrero de 2015

HAUR HEZKUNTZAKO OBJEKTUAK

Klase honetarako, bakoitzak  haur hezkuntzako materiala edo objeturen bat ekarri dugu. Bertan, materiala edo obejetuak partekatu ditugu eta hauetaz oroitzen duguna elkar jarri dugu.

Jaionek animalien dominoa ekarri du. Haur hezkuntzan animalien izenak ikasteko erabiltzen zuten. Irakasleak klasearen erdian dominoko fitxak jartzen zituen, ikasle bakoitzak fitxa bat har zezan. "Ondoren, guztiok korro bat osatzen genuen eta irakaslea domino jokoari hasiera emango zion fitxa erdian jartzen zuen". Behin irakasleak hasiera emanda, ikasle bakoitzak bere fitxaren parekidea zena azaltzen zenean, berea jartzen zuen. Era horretan, domino guztiak osatu arte. Jolas honen bidez animalien izenak ikasten zituzten ikasleak.


Haritzek plastilina ekarri du. Mahai baten inguruan bakoitzak bere plastilina zatia hartu eta ia beti txurro formako irudiak osatzen zituzten. Txurro luzeena egitea izaten zen beraien helburua. Askotan, kolore ezberdinetako plastilinak elkarrekin nahasten zituzten, kolore berriak lortu asmoz.


Leirek haur hezkuntzako fitxak ekarri ditu. Ikasleek fitxak bete behar izaten zituzten irakaslearen argibideei jarraiki. Hau da, irakasleak margotzen zuen erara margotu  behar izaten zuen ikasleak. Lan hauek bakarkakoak izaten ziren. Kurtso bukaeran bakoitzak bere fitxak karpeta batean sartu eta etxera eramaten zituen.

martes, 3 de febrero de 2015

HAUR HEZKUNTZAKO NORBERE IKAS MATERIALA


Gaurko saioan gure haurtzarora egin dugu salto. Haur Hezkuntzan erabiltzen genituen hainbat material didaktikoen argazkiak ekarri ditu irakasleak gelara eta hauen inguruko gogoeta bat egin behar izan dugu.



Munduko bola, abakoa, idazketa liburuxka eta regletak ekarri dizkigu eta hauen inguruan genituen oroitzapenak partekatu ditugu denon artean.



   

  

     

Munduko bola: Honelako munduko bola hainbat arlo lantzeko erabiltzen genituen. Hala nola, kolore ezberdinak bereizteko. Adibidez, kolore urdinak ura irudikatzen du (itsasoak, ibaiak...). Bestelako koloreak herrialdeak bereizteko balio dute. Honekin lantzen den beste arlo garrantzitsu bat grabitatea zen. Esate baterako, objetuak zergatik erortzen diren eta munduko edozein lekutan egonda zergatik ez garen erortzen gu.

Idazketa liburuxka: Rubio koadernotxo hauek idazkera eta motrizitate fina lantzeko balio dute. Batzuentzako aspergarria zen ariketa, besteentzako dibertigarria.

Regletak: Eragiketak egiteko, koloreak bereizteko, eraikuntza jolasak egiteko etab. erabiltzen genituen makiltxo hauek.

Abakoa: Eragiketak egiteko kalkuladora bezala erabiltzen genuen. Baita koloreak ikasteko ere. Ez zitzaigun batere gustatzen, izan ere, ez genekien ondo erabiltzen. Zenbakiak ikasteko ere erabiltzen genuen.