HAUR HEZKUNTZAKO OBJEKTUAK
Klase honetarako, bakoitzak haur hezkuntzako materiala edo objeturen bat ekarri dugu. Bertan, materiala edo obejetuak partekatu ditugu eta hauetaz oroitzen duguna elkar jarri dugu.
Klase honetarako, bakoitzak haur hezkuntzako materiala edo objeturen bat ekarri dugu. Bertan, materiala edo obejetuak partekatu ditugu eta hauetaz oroitzen duguna elkar jarri dugu.
Jaionek animalien dominoa ekarri du. Haur hezkuntzan animalien izenak ikasteko erabiltzen zuten. Irakasleak klasearen erdian dominoko fitxak jartzen zituen, ikasle bakoitzak fitxa bat har zezan. "Ondoren, guztiok korro bat osatzen genuen eta irakaslea domino jokoari hasiera emango zion fitxa erdian jartzen zuen". Behin irakasleak hasiera emanda, ikasle bakoitzak bere fitxaren parekidea zena azaltzen zenean, berea jartzen zuen. Era horretan, domino guztiak osatu arte. Jolas honen bidez animalien izenak ikasten zituzten ikasleak.
Haritzek plastilina ekarri du. Mahai baten inguruan bakoitzak bere plastilina zatia hartu eta ia beti txurro formako irudiak osatzen zituzten. Txurro luzeena egitea izaten zen beraien helburua. Askotan, kolore ezberdinetako plastilinak elkarrekin nahasten zituzten, kolore berriak lortu asmoz.
Leirek haur hezkuntzako fitxak ekarri ditu. Ikasleek fitxak bete behar izaten zituzten irakaslearen argibideei jarraiki. Hau da, irakasleak margotzen zuen erara margotu behar izaten zuen ikasleak. Lan hauek bakarkakoak izaten ziren. Kurtso bukaeran bakoitzak bere fitxak karpeta batean sartu eta etxera eramaten zituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario